argia.eus
INPRIMATU
Musika eta literatura uztartzen dituen emanaldia eskainiko dute Kirmen Uribek eta EOSek
2012ko martxoaren 02a
Emanaldiaren aurkezpena.

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) idazleak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) literatura eta musika nahasten dituen emanaldi sorta eskainiko dute martxoaren 5 eta 9 artean Hego Euskal Herriko hiriburuetan. EOSek 2009an Narratiba Sari Nazionala irabazitako Bilbao-New York-Bilbao nobelari musika jarriko dio, Uribek hainbat pasarte irakurtzen dituen bitartean. Lawrence Renes zuzendariaren gidaritzapean, Copland, Bernstein, Barber, Dvorák edo Aita Donostiaren piezak joko ditu orkestrak. Uriberen iritziz aukeratutako kantek "nolabait nobelak barruan daraman musika islatzen dute".