Ostegunean hasi eta larunbatera bitartean Auskal Muturreko Musikaren bigarren topaketak izango dira Artelekun. Bertan musika esperimentalari lekua egingo diote eta hiru egunez hitzaldiak, mahai-inguruak, eztabaidak eta kontzertuak izango dira bertaratzen diren guztientzat. Topaketaren koordinazioaz Arto Artian arduratu da eta antolaketaz, berriz, Arteleku Audiolab.