argia.eus
INPRIMATU
Murtzia II espetxera martxa antolatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
  • Euskal preso politikoen egoera salatzea eta “horren arduradunak seinalatzea” dute helburu. Horretarako, uztailaren 10ean 21:00tan autobusa abiatuko da Bilboko Plaza Zirkularretik. Lopidanatik, aldiz, 22:00etan irtengo da.

Mikel Eizagirre 2020ko uztailaren 06a
Murtzia II kartzela

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Murtzia II kartzelara martxa bat egingo du uztailaren 11n, azken komunikatuan iragarri duenez. Euskal preso politikoek espetxean jasaten duten “tortura kronikoa” ikustarazteko helburua dute AAEAMko kideek, hots, egoera horren “arduradun politikoak” seinalatzea.

Hitzordua uztailaren 10ean zehaztu dute, 21:00tan Bilboko Plaza Zirkularrean. Bigarren irteera Arabako Lopidanan izango da, egun bereko 22:00etan.