Txistuekin eta protestekin eman diote ongietorria Barakaldoko hainbat herritarrei Iñigo Urkullu lehendakariari. Eusko Jaurlaritzak, Barakaldoko Udalak eta Inguralde enpresa publikoak berak gauzatutako lan politika eta eginiko murrizketa sozialen aurka egin dute protesta.
Inguralde Barakaldoren gizarte ekonomia garapenerako erakundea da. 25. urteurreneko ekitaldia Barakaldoko Antzokian ospatu du eta bertan izan da Urkullu EAEko lehendakaria. Herrikolore herri hedabideak jaso duenez, “No a los recortes sociales. Gizarte eskubideen alde” dioen pankarta buru, herritar talde batek elkarretaratze zaratatsua egin du.
Meatzaldean eta Ezkerraldean gertatzen ari den desindustrializazioaren aurrean ezer ez egitea leporatu diote Urkulluri. Baita enpresen itxierak ahalbideratzea edo langileen kaleratzeetan neurririk ez hartzea ere.
Instituzioek zerbitzuen sektorearen alde egin dutela nabarmendu dute bertan bildutakoek, eta apustu horrek dituen ondorioak zuzenak direla diote: lan hitzarmen exkaxak eta prekarietatearen gorakada. Orain dela hamar urte 3.200 langabetu zauden Barakaldon. Egun, 7.300 herritar dira. Enplegu politikek “porrot” egin dutela azpimarratu dute.