Landa eremuko beste eskola publiko bat itxi nahi du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, oraingoan Murietakoa. Eskola ostiral honetan itxiko dutela jakinarazi diete familiei.
Ikasleei eskaintzen dieten alternatiba bakarra beste ikastetxe batean ikastea da, ingelesa indartzen duen PAI ereduan. Familiek ez dute onartu, eta gutxienez ikasturtea amaitu arte eskola zabalik mantentzeko eskatu dute.
Gobernuak, Remontival Ikastetxe Publikoan ikastea proposatu die, PAI ereduan; hezkuntza eredu honek ingelesari pisu handia ematen dio. Gurasoek salatu dute ez dutela nahi beren seme-alabek hor ikasterik.
Ostegunean 11:30ean elkarretaratzea egingo dute Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren aurrean, Murietako eskola publikoa ez dezaten itxi eskatzeko.