Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontrako auzian Jesús Muñecas Aguilar guardia zibila dago inputatuta. 1976an Anparo Arangoaren torturen karira Tolosatik Donostiara lekuz aldatu zuten, baina hainbat testigantzen arabera torturatzen segitu zuen. ARGIAk Anparo Arangoaren tortura eta argazki ezagunen inguruko erreportajea kaleratuko du aste honetan, Muñecas kapitainaren segidako “biografia” osagai duela.
Argentinako María Servini de Cubría epaileak Zarautzen eta Tolosan atxilotuak torturatzeagatik inputatu du Jesús Muñecas Aguilar. Zaragozan jaioa Muñecasek Andoni Arrizabalaga torturatu zuen 1968an, eta anaia baten testigantza du eskura epaile argentinarrak. Senideek Zarautzen ikusi ahal izan zuten Arrizabalaga –“ez zuen gizakia ematen”– eta Muñecasek irribarre ziniko batez zera esan zien: “Hori gertatzen zaio kolaboratu nahi ez duenari”. Telesforo Monzónek bere omenez idatzi zuen Itziarren semea abestia.
Tolosako egonaldian ere sekulakoak egin zituen. 1976an Arangoaren irudiak agertu zirenean, Joaquín Navarro zen herri hartako epaile-instruktore eta kapitainari esan zion “gaitz” hori pertsegituko zuela nola edo hala; hara nola gogoratzen duen Navarrok bere liburu batean (Buenos Días, Euskadi) Muñecasen erantzuna: “Ohiko delinkuenteez gupidatzen zela esan zidan, baina delinkuente politikoak gorroto zituela”.
Donostian torturatzen segitu zuen
Argazkien aferaren ondoren Donostiara bidali zuten; bertan sadismo berarekin jipoitu zituen atxilotuak. 1976ko torturen inguruko Justicia y Paz elkartearen txosten batean Jesus Lasa elizgizonak esandakoak har ditzakegu froga gisa. Lasa 1976ko maiatzaren 8an eraman zuten Donostiako kuartelera eta Muñecas ezagutu zuen: “Sei torturatzaile agertu ziren, Tolosatik lekuz aldaturiko kapitaina buru zutela”. Hortik aurrerakoak larrutik nozitu zituen.
Urte batzuk geroago Madrilera bidali zuten Antonio Tejero teniente-koronelarekin. Han egosi zuten 1981eko estatu kolpea eta protagonista nagusiak izan ziren. Muñecas izan zen Kongresuan zeudenei esan ziena agintari eskudunen zain zeudela, “militar, por supuesto”. Kolpeak porrot egitean, hainbat egunkarik urte batzuk lehenago Tolosan gertaturikoa haizatu zuten. Baina Muñecasek ukatu egin zuen Arangoa torturatzeagatik lekuz aldatu zutenik, areago, El País eta Diario 16 egunkarien kontra kereila kriminala sartzeko mehatxua egin zuen, eta Ignacio Lombo izeneko kapitaina tortura kasu horrekin nahasten saiatu zen.
Denbora laburrez kartzela militarretan ostatu hartu ondoren, Valdemorora joan zen eta bertan hipika bat ireki zuen. 1994an hipika horretan omenaldi sonatua antolatu zion Tejero teniente-koronelari. Egun 74 urte ditu eta gehieneko pentsioa jasotzen du.
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]
Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]
Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]