Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (AUB) eta ONCEko ikertzaileek PCrako munduko lehenengo braille teklatua aurkeztu dute. Teklatuak braille hizkuntzako zortzi teklak dauzka eta ordenagailura USB giltzaren bidez konektatzen da. Hala, ohiko teklatuarekin batera funtziona dezake, konektatzen den bakoitzean ordenagailua berrabiarazi beharrik izan gabe. Gainera, eskuetan mugikortasun arazoak dituzten itsuentzat egokitu dute. ONCEk 600 eta 800 euro bitartean merkaturatuko du teklatu berria.