argia.eus
INPRIMATU
Munduko langileen erdia inguru lan gabe geratuko dela aurreikusi du Nazioarteko Lan Erakundeak
  • Koronabirusak ekonomian eragingo dituen kalteak aurretiaz uste izandakoak baino gogorragoak izango direla adierazi du Nazioarteko Lan Erakundeak. Lanaldi osoko 305 milioi lanpostu eta kontraturik gabeko lanpostuen %76a galduko dela aurreikusi du.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko apirilaren 30
Kontraturik gabeko janari saltzaileak. Argazkia: ProEconomia.

Dagoeneko pandemiaren eragina nabaritzen hasi dira zenbait sektore, eta kontraturik gabeko lana %60 jausi da. Hala ere, egoerak txarrera egingo du, %76ra heldu arte; berdin lanaldi osoko sektoreetan. Lanpostuek beherakada joko dute mundu osoan, baina lurralde batzuk beste batzuk baino kaltetuago aterako dira; Afrikako eta Amerikako kontraturik gabeko langileen %81a langabezian geratuko dela aurreikusi du.

Kontraturik gabeko langile gehienak konfinamendu zorrotza ezarritako herrialdeetan bizi direla eta beren lan sektorea arrisku taldeetan dagoela adierazi du Nazioarteko Lan Erakundeak; hala nola, kaleko janari salmenta.

Lan orduei dagokionez, %10,5eko beherakada aurreikusi du, 48 orduko lan-astea oinarritzat hartuta; hau da, lanaldi osoko 305 milioi lanpostu.