argia.eus
INPRIMATU
Patxi Vrignon Etxezaharreta kazetaria Qatarretik
“Munduko Kopa, oro har, ustela da”
  • Futbolaren erritmora biziko da Qatar ondoko asteetan. Lehen aldia da arabiar erresuma batek Mundial bat antolatzen duela, eta egia da polemika handia sortu zuela Qatar hautatua izan zelarik mundiala antolatzeko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko azaroaren 23a
Kirol kazetaria da Patxi Vrignon-Etxezarreta hazpandarra.

Giza eskubide frango urratzen dituelakoan, ekologia mailan ere urraketa frango egiten dituelakoan, baina baita ere Qatarek ez duelako Futbolaren kulturarik. Beti ere, 32 selekzio lehiatzen hasiak dira atzoz geroztik.

Patxi Vrignon Etxezaharretak, AFP agentziarendako segitzen du mundial hori zuzenean Qatarretik. Handik mintzatu da Euskal Irratiekin.