“Hizkuntza biziberritzeko estrategiak Aditu ikastaroa” jarri du martxan astelehenean Garabide elkarteak.
Udazkenean zehar egingo den egitasmo honetan, 12 hizkuntza gutxiagotutako 21 lagun izango dira Euskal Herrian, dagoeneko hemen daudenak, eta aipatu bezala, hizkuntza biziberritzeko estrategien inguruko formazioa jasoko dute euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibista direnek.
Garabideko kide den Maialen Sobrinok ikastaroaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Elkarrizketa hau Arrosa Sareko Zebrabidea saioak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.