argia.eus
INPRIMATU
Munduko Futbol Koparekin indarkeria matxista areagotzen dela ohartarazi du Ingalaterrako kanpaina batek
  • Kanpaina osatzen duten irudietan, indarkeria zantzuak dituzten emakumeen aurpegiak ageri dira, zauriei herrialde ezberdinetako banderen itxura emanez. Sudurretik odola darion emakume baten argazkiak irudikatzen du Ingalaterrako bandera, San Jorgeren gurutzea odolez marraztuta.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 12a

“Ingalaterra garaitua bada, bera ere hala izango da” titulutzat duen kanpaina Etxe Barruko Indarkeriarentzako Zentro Nazionalak (NCDV) eta J. Walter Thompson London komunikazioa agentziak sortu dute. Futbola tartean denean ematen diren indarkeria matxista kasuen gaineko zenbakietan eragitea bilatzen du, estatistikek behera egitea helburu.

Indarkeria matxistaren eta futbolaren arteko korrelazioa hainbatetan egiaztatua izan da. Gaiaren gainean ikerketa zabalena, hala ere, Lancasterreko (Ingalaterra) Unibertsitateak burutu zuen 2013an. Ikerketa honek, 2002, 2006, 2010 eta 2014ko Munduko Futbol Kopetako datuak aztertu zituen, eta ateratako ondorioak esanguratsuak dira oso: Ingalaterrako futbol taldeak jokatu bitartean %26 gehitzen dira indarkeria matxista kasuak, taldeak galtzen duenean %38ra igoaz zifra.