Aurtengo urtea iazkoa baino "latzagoa" izango dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari Kristalina Georgievak, CBS telebista estatubatuarrean. Atzeraldian egongo ez diren herrialdeetatik kanpo ere, ehunka milioi pertsonak kalteak jasango dituztela adierazi du.
Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) buru den Kristalina Georgievak ohartarazi du 2023a iazko urtea baino “latzagoa” izango dela ekonomiari dagokionez. Munduko ekonomiaren herena atzeraldian sartuko dela aurreikusten dute.
Faktore nagusietako bat munduko hiru potentzia handienak diren AEBak, EB eta Txina aldi berean hazkunde ekonomikoa moteltzen ari direla azaldu du Georgievak. CBS telebista kate estatubatuarrean igandean adierazi duenez, AEBek atzeraldiari aurre egin ahal izatea espero dute, “zailtasunak zailtasun”; baina ez da hala izango Europako Batasunaren ekonomia erdiaren kasuan, eta Txinak are gehiago egingo duela “atzera” uste du.
AEB, EB eta Txina aldi berean atzeraldian sartzeak eragingo du egoera ekonomikoa okertzea
Munduko ekonomia gutxienez %2,7 moteltzea aurreikusi du NDFk. 2021ean %6 moteldu zen, eta iaz %3,2.
Ekonomia horien atzeraldiaren ondorioak globalak izango dira, eta gainontzeko herrialdeetan ere ehunka milioi pertsona kaltetuko dituela jakinarazi du NDFko buruak.
Halaber, egoera ekonomia eraldaketarako baliatzeko aukera balioetsi du, eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko jarduerei bultzada emateko.
https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw https://twitter.com/FaceTheNation/status/1609588135129759745?s=20&t=tsgrgTNjN3nyJYyDFAxjEw