argia.eus
INPRIMATU
Munduko Bankuak 2008koaren antzeko krisia errepikatzeko arriskuaz ohartarazi du
  • AEBek hasitako inportazioen aurkako gerra komertzialak eragin ditzakeen arriskuaz ohartarazi du Munduko Bankuak

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 06a
Donald Trump AEBetako presidentea (argazkia: Etxe Zuria).

Donald Trumpen politika ekonomiko protekzionistak arriskuan jarri dezake mundu mailako ekonomia hazkundea eta merkataritza Munduko Bankuaren ustez. Ondorio latzenak garapen bidean dauden herrialdeek jasango lituzkeela uste du erakundeak.

Munduko Bankuak asteartean argitaratutako txostenean adierazi duenez, inportazio tarifak asko igo dira mundo osoan, Munduko Merkataritza Erakundeak jarritako maximoetaraino; eta horrek, nazioarteko salerosketen beherakada handia ekar dezake, %9koa.

Munduko Bankuak ere ohartarazti du, herrialdeak Munduko Merkataritza Erakundeak ezarritako mugetatik haratago baldin badoaz, krisia 2008-2009koa baino larriagoa izango dela.

Nolanahi ere, iragarri du munduko hazkundea finkoa mantenduko dela momentuz.

Protekzionismoaz gain, Txinako zor altuaren arriskuez ere ohartarazi du txostenak.