argia.eus
INPRIMATU
Munduko Bankuak 1.500 milioi dolarreko laguntza paketea bidaliko dio Ukrainari
  • Ukrainari laguntzeaz gain, Moldaviari ere 100 milioi dolar emango dizkiote, jasotzen ari den errefuxiatu kantitate handia dela eta.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 12a

Munduko Bankuak guztira 1.500 milioi dolarreko diru-laguntza emango dio Ukrainari; bankuaren presidenteak, David Malpassek, adierazitakoaren arabera, horietatik 1.000 milioi dolar herrialde txiroenen garapenerako funtsetik aterako dituzte.

Horrez gain, Moldaviari ere beste 100 milioi dolar emango dizkio Munduko Bankuak; izan ere, Ukrainarekin muga duen herrialdera 400.000 errefuxiatu baino gehiago joan dira Ukrainako inbasioa hasi zenetik.

Diru-laguntza hauei esker Ukraina pentsioak eta funtzionarioen soldatak ordaintzen ari direla adierazi du Munduko Bankuak.