Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri bat antolatu dute Bilbon larunbat honetarako. Izen ematea bukatu da, eta plaza bete-beteta egongo dela berriro azaldu dute.
Mariaren Bihotza plaza paella-ontziz beteko da beste behin Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri batekin. Ekimen gastronomiko hau klasiko bat bihurtu da Bilboko agendan. Urte hauetan parte hartzaile ugari izan ditu ekimenak, eta aurte, kontrola handiago bat jarri behar izan dute antolatzaileek.
Hori dela eta, aldez aurretiko izen ematea beharrezkoa izan da larunbateko ekintzan parte hartzeko, eta Mariaren Bihotza plazan leku bat izateko. Eguraldiak laguntzen badu, plaza bete-beteta egotea espero dute antolatzaileek, zeukaten legu guztia dagoeneko lotuta dagoelako, eduki dezaketen parte hartzaileen kopurura iritsi direlako.
Horregatik munduko festa izatea espero da beste behin. Paella-ontziz betetako eta arroz usaineko auzoa bihurtuko da San Frantzisko larunbat honetan, aniztasunaren eta dibertsitatearen festa. Guztira 3.500 partaide espero dira goizeko 9:00etan hasiko den ekimenean. Aurten, 15. edizioa beteko dute eta inoiz baino biziago dago ekimena.
Izan ere, Munduko Arrozak San Frantzisko, Bilbo Zaharra, eta Zabala bezalako auzoak hobekien dinamizatzen duen ekimena da. Kultura ia guztietan funtsezkoa da arroza elikaduran, eta leku guztietan arroza egiteko era berezia daukate, eta horiek plazan batera ikusteko aukera emotren du ekimenak, kultura denak batze dituen elikagaia dugu eta.
Horrez gain, 14:00ak aldera, Arrozak aurkezten diranean eta irabazleak ezgutzen direnean festaren beste aldea ezagutzeko unea izango da. Jan ostean musikaren eta dantzaren unea izango da. Hanbat herrialdeko musika taldeek eta dantzariek jaian parte hartuko dute eta euren kulturaz gozatzeko eta ikasteko aukera egongo da ere.
Albiste hau uriola.eus-en hartu da CC lizentzia baliatuta