Munduko Arrozak ekimena egingo da Bilbon larunbatean

  • Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri bat antolatu dute Bilbon larunbat honetarako. Izen ematea bukatu da, eta plaza bete-beteta egongo dela berriro azaldu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 13an - 08:55
Argazkia: uriola.eus

Mariaren Bihotza plaza paella-ontziz beteko da beste behin Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri batekin. Ekimen gastronomiko hau klasiko bat bihurtu da Bilboko agendan. Urte hauetan parte hartzaile ugari izan ditu ekimenak, eta aurte, kontrola handiago bat jarri behar izan dute antolatzaileek.

Hori dela eta, aldez aurretiko izen ematea beharrezkoa izan da larunbateko ekintzan parte hartzeko, eta Mariaren Bihotza plazan leku bat izateko. Eguraldiak laguntzen badu, plaza bete-beteta egotea espero dute antolatzaileek, zeukaten legu guztia dagoeneko lotuta dagoelako, eduki dezaketen parte hartzaileen kopurura iritsi direlako.

Horregatik munduko festa izatea espero da beste behin. Paella-ontziz betetako eta arroz usaineko auzoa bihurtuko da San Frantzisko larunbat honetan, aniztasunaren eta dibertsitatearen festa. Guztira 3.500 partaide espero dira goizeko 9:00etan hasiko den ekimenean. Aurten, 15. edizioa beteko dute eta inoiz baino biziago dago ekimena.

Izan ere, Munduko Arrozak San Frantzisko, Bilbo Zaharra, eta Zabala bezalako auzoak hobekien dinamizatzen duen ekimena da. Kultura ia guztietan funtsezkoa da arroza elikaduran, eta leku guztietan arroza egiteko era berezia daukate, eta horiek plazan batera ikusteko aukera emotren du ekimenak, kultura denak batze dituen elikagaia dugu eta.

Horrez gain, 14:00ak aldera, Arrozak aurkezten diranean eta irabazleak ezgutzen direnean festaren beste aldea ezagutzeko unea izango da. Jan ostean musikaren eta dantzaren unea izango da. Hanbat herrialdeko musika taldeek eta dantzariek jaian parte hartuko dute eta euren kulturaz gozatzeko eta ikasteko aukera egongo da ere.

Albiste hau uriola.eus-en hartu da CC lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


“Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala”

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Rosario Palomino, Peruko katalana
“Kanpotarrari gaztelaniaz egiten badiogu, esaten ari gatzaizkio katalanak ez duela garrantzirik”

Rosario Palomino Liman (Peru) jaio zen eta 30 urtetik gora daramatza Bartzelonan bizitzen. Katalanez erraz egiten du, eta hala ere, katalan hiztunek gaztelaniaz egiten diote, kanpotar itxura duelako. Badaki errespetuaren izenean egiten diotela gaztelaniaz, baina bera... [+]


Euskal Herriaren koloreez

Eskerrak euria iritsi den azkenean: nola eutsi hain berde, bestela, Euskal Herriari…!”, diote. Eta badu egiatik. Baina gure amaren herrian teila-kolore iluna hartzen du lurrak euria egiten duenean, oso argi ez balego bezala zer dagoen zerez eginda: teilak lurrez ala... [+]


Elkartu ezinaz
Egoera larria? Norentzat da egoera larria? Nori axola zaio ba? 2018ko azterketa, ikerketa eta inkestek euskalduna bere kulturgintzari bizkarra emanda bizi dela frogatuta, nori inporta zaio?

Zenbat kostatzen zaigun elkartzea bota zidan lagunak, eguna argitu berritan,... [+]


Bizilagunak: “Aurreiritziak eta estigmak hausteko” bazkariak

Azaroaren 17an Bizilagunak egitasmoa antolatuko dute. Etorkinak, errefuxiatuak eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban –Bizkaian eta Gipuzkoan ere antolatuko da egitasmoa–. Nazioarteko kultura desberdinetik etorritako jendeen arteko egun berezi honek... [+]


2019-09-11 | Aiaraldea |
“Munduko emakumeen janak Aiaraldean” antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan.


Eguneraketa berriak daude