Munduan hizkuntza baten alde egiten den ekimenik handiena Euskal Herrian: Korrika

  • Euskal herritarrek martxoaren 30ean abiatuko dute munduan herri batek bere hizkuntzaren alde egiten duen ekimenik jendetsuena. Ehunka milaka pertsonak hartuko dute parte hizkuntza beraren sinbolo den lekuko bat eskuz esku elkarri pasaz etenik gabe. Hamaika egunez eta hamar gauez, 210 orduz luzatuko duten festan 2.300 kilometro inguru egingo dituzte Euskal Herriko hiri eta herri gehienak lotuz korrika. Frantziako Estatuaren hegoaldean eta Espainiako Estatuaren iparraldean dago Euskal Herria, Europan.


2017ko martxoaren 30ean - 16:20
Milaka pertsona euskararen alde korrika jartzen dituen ekimena da. (Arg: AEK)

Ondorengo bideoan ikus daitezke Korrikaren irudi batzuk:

Lekukoan mezu sekretu bat sartzen dute antolatzaileek, eta milaka lagunen eskuetatik pasa ostean, amaierako festa ekitaldian irakurtzen dute. Euskaldunen ikurra daraman egurrezko lekukoa eramatea ohoretzat hartu ohi dute eta norbanako, elkarte eta erakundeek kilometroak “erosten” dituzte hizkuntzaren alde. Euskara irakasteaz eta helduak euskaraz alfabetatzeaz arduratzen den AEK herri-eskolek antolatzen dute eta crowdfunding erraldoi honetan jasotako dirua berentzat da.

Euskara desagertzeko zorian izan da eta oraindik ere milioi bat hiztunen bueltan dabilen hizkuntza hau, UNESCOren arabera, desagertzeko arriskuan dago, leku batzuetan nabarmen. Gune batzuetan ofiziala da, nahiz eta lurraldearen parterik handienean ez den. Korrikak guztia lotzen du jai giroan. Euskararen aldeko jarrera aktiboa duten herritarrek ekimena beren hiri, herri edo auzotik igarotzen dela baliatzen dute hizkuntzaren aldeko ekintzak antolatu eta aldarrikapenak kalera ateratzeko.

Korrika ekimena, AEK antolatzailea bezala, gizarte zibiletik sortutako ekimena da, bi urtean behin egiten da eta 20. edizioa du aurtengoa. Daukan arrakasta ikusita, beste hainbat hizkuntza gutxitutako komunitateak ere beren herrietan antolatzen hasiak dira: Katalunian, Irlandan, Bretainian, Galesen, Galizian eta Aran bailaran bertako hizkuntzen alde korri egiten dute.

Zergatik behar du euskarak Korrika?

Euskarak atzerakada handia jasan du iragan hurbilean, batez ere azken hiru mendeetan. Euskaraz bakarrik jakiteagatik burlak, isunak, jipoiak eta beste jaso izan dituzte euskaldunek. Gauzak horrela, beste faktore politiko askoren artean, jazarpen psikologikoak paper garrantzitsua jokatu du herritarrek beren hizkuntza alda zezaten. Euskararen aurka Espainiaren eta Frantziaren hizkuntza politikek eragin zuzena izan dute, hizkuntzalari gehienak ados daudenez.

Eraztuna euskarak jasan duen zapalkuntzaren ikurrik gogorrenetarikoa da. Euskaraz hitz egitea debekatua zen eskolan, eta irakasleak umeren bat hizkuntza horretan ari zela entzuten zuenean, eraztuna ematen zion, hark gauza bera egin zezan bere lagunen artean. Haurrek elkar sala zezatela sustatu eta aste amaieran eraztuna zeukana zigortu egiten zuten, fisikoki askotan. Beren hizkuntza gorrotatzera iritsi ziren asko, eta gerora seme-alabei ez transmititzea erabaki zuten, beraiek sufritutakoa paira ez zezaten. Euskal Herri osoan jaso diren testigantzek agerian uzten dute eraztunaren praktika orokortua izan dela azken bi mendeetan gutxienez, eta oraindik bizirik dago berau sufritu zuen herritar asko.

Espainian erabat debekatu zuten euskara ia 40 urte iraun zuen diktaduran, kalez jantzitako Guardia Urbanoak ezartzera iritsiz, jendea zein hizkuntzatan ari zen zelatatu eta zigortzeko. Euskara bizitza publikotik ia erabat ezabatu zuten, modernitatearen kontrako hizkuntza gisa aurkeztuz.

50eko hamarkadan hasita, eta 60koan indartuta, klandestinoki antolatu eta etxeetan eskolak sortu zituzten Euskal Herrian. Hizkuntzaren aldeko mugimendu eraberritua jaio zen orduan. 70eko hamarkadan, giro politikoa pil-pilean zela, milaka pertsonak beren buruak alfabetatu zituzten, eta horretarako AEK eskolak sortu zituen mugimendu euskaltzaleak. Behin Espainiako diktadura amaituta, 1980an, finantziazio beharrez, Korrika sortu zuten garaiko ameslari batzuek.

Ordutik 35 urte igaro diren arren, euskara ez da ofiziala berau hitz egiten den lurraldearen parterik handienean. Eremu horietan, eskola publikoek euskaraz ikasteko aukera eskaintzen ez dutenez, milaka haurrek milaka kilometro egin behar dituzte urtean, beste herri batean dagoen ikastolan euskaraz ikasteko. Euskara ofiziala den eremuan, bertako erakundeekin elkarlanean aurrerapauso nabarmenak eman diren arren, Espainiako Gobernuak euskaraz funtzionatzen duten udalen aurka salaketak jartzen ditu. Horrez gain, euskaldunen memorian iltzatuta geratu da herritarrek jarritako diruarekin sortutako euskarazko egunkari bakarra nola itxi zuen Espainiako poliziak 2003an, Egunkaria izenekoa, bertako zuzendaritzako kideak torturatuz. Frantziako Estatuan frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra, eta euskaraz irakasten duten ikastolen aurkako epaiketak izan dira, baita joan den urtarrilean euskara ofizial izendatu zuen herriaren aurkako salaketa ere.

"Euskara da kanpora eta denok Korrikara"

Munduko 7.000 hizkuntzatik erdiak mende honetan desagertuko direla diote aditu batzuek. Oraindik hizkuntza normalizatzeko lan eskerga egin beharko badute ere, Euskal Herrian ez dute hizkuntza galtzen utzi.

“Euskara da gure territorio libre bakarra”, “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” edo “Zein ederra zen zu euskaraz entzutea” gisako esaldiak Euskal Herriko etxe, kamiseta, komertzio eta taberna ugaritan irakur daitezke. Ehunka boluntarioren lana eskatzen duen Korrika ekimen erraldoia herri gisa aurrera ateratzeak ematen duen harrotasunez, milaka herritar anonimok hizkuntzaren aldeko lanean jarraitzeko energia pilatuko dute, beren buruak ahalduntzeko eta munduan ikuspegi propioz bizitzen jarraitzeko.

Korrikaren aurtengo ibilbidea:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-28 | Uriola.eus
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak Udalaren 1.500 euroko isuna salatu du

Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: “Batasunaren Korrika izan da”

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-24 | Leire Artola Arin
Milaka lagun Korrikaren amaiera ospatzen ari dira Baionan

2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]


2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


2024-03-23 | ARGIA
GARAZI ARRULAREN MEZUA

Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]


2024-03-23 | ARGIA
AEK: “Harro gara... baina ez konforme!”

AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]


2024-03-23 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Larunbateko gaupasa Korrikarekin egiten duten horiek

23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]


2024-03-20 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Euskara harrotasunez transmititu dutenen lekukoa

Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.


Eguneraketa berriak daude