argia.eus
INPRIMATU
Mundua jakin-min sozial eta ikuspuntu feministatik begiratzen duten pertsonentzako argazki-lehiaketa
  • Argazkiak martxoaren 15a baino lehen bidali behar dira Entreamigos-Lagun Artean erakundearen posta elektronikora. Epaimahaiak martxoaren 28an argitaratuko du erabakia.

Hiruka .eus 2019ko otsailaren 07a

Entreamigos-Lagun Artean Gobernuz Kanpoko Erakundeak "Gu Geu" argazki lehiaketa antolatu du, emakumeen eguneroko borrokak, erresistentzia alternatibak edota egunerokotasuneko egoerak jakin-min sozial eta ikuspuntu feministatik ezagutaraztea helburu.

Erakundeak azaldu duenez, emakume borrokalarien sentimenduak esnatzen dituzten argazkiak jaso nahi dituzte, euren kezkak edo mobilizatzeko dituzten arrazoiak jasotzen dituztenak, eta munduarekiko duten ikusmoldea ezagutarazten dutenak.

Argazkiagaz batera, gehienez 250 karaktereko idatzi bat aurkeztu beharra dago, irudian agertzen den gaia azaltzeko, eta horren gaineko hausnarketa egiteko. Parte-hartzeko bestelako baldintzak GKEren facebook orrialdean daude argitaratuta.

 

Artikulu hau Hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.