argia.eus
INPRIMATU
Mundu osora zabaldu dira Trumpen aurkako protestak
  • AEBetako presidentearen kargu hartzearen harira, bere aurkako protestak eta manifestazioak egin dituzte hainbat herrialdetan urtarrilaren 20an. Trump-en kontrako emakumeen martxek ere bete dituzte kaleak hurrengo egunean.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2017ko urtarrilaren 23a

Presidente karguaren zina egin du Donald Trumpek urtarrilaren 20an Washingtonen. Bertan adierazi du, besteak beste, bukatu dela “atzerritarrak aberastearena”, eta ez diela atzerritarrei “etxekoen lanpostuak suntsitzen” utziko. Bi arau jarri ditu: “Estatu Batuetan erosi, eta estatubatuarrak kontratatu”. Horrez gain, esan du ez diola inori AEBetako bizi estiloa inposatu nahi, baina “eredu gisa” distirarazi nahi duela, “mundu guztiak jarraitu dezan eredu hori”. Eta gaineratu du mundu zibilizatua batuko duela, “terrorismo erradikal islamikoaren kontra”.

Trumpen inbestidura egunean, hainbat protesta egin dituzte mundu osoan zehar. Handienak AEBetako barruti demokratikoetan izan dira. Washingtonen, liskar handiak sortu dira, poliziak negar gasa erabili duelako manifestarien aurka egiteko, eta 90 lagun atxilotu dituzte. Hurrengo egunean ere, presidente berriaren aurkako Emakumeen Martxak egin dituzte hainbat herrialdetan. Washingtonen, 500.000 pertsona inguru izan dira mobilizazioan.

Washingtonen:

Londonen:

Mexikon:

Sydneyen:

Tokion:

Berlinen:

Chicagon:

Guatemalan:

Parisen:

Argentinan:

Edinburgon:

Panaman:

Erroman:

Atenasen:

Nebraskan:

Alaskan: