argia.eus
INPRIMATU
Mundu osoko mobilizazio baterako dei egin du Guaidok, EBren laguntzaz
  • Madurok elkarrizketarako proposamena luzatu dio oposizioari. Europak igandera arteko epea jarri dio Venezuelari hauteskundeak deitu ditzan.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019ko urtarrilaren 28a

“Larunbatean Venezuelan eta mundu osoan demokraziaren alde manifestatuko gara”, iragarri du Juan Guaido Asanblada Nazionaleko eta oposizioko buruak. Maduroren gobernua estutzeko ahaleginean ari dira AEB eta EB: Erresuma Batuak, Frantziak, Alemaniak eta Espainiak, besteak beste, gobernua uzteko eta hauteskunde berriak deitzeko eskatu diote Nicolas Maduro presidenteari. Igandera arteko epemuga ezarri diote, eta hala egin ezean Guaido presidentetzat onartuko dutela mehatxatu.

Venezuelako Armadak Maduroren aldeko jarrera erakutsi zuen estatu kolpearen hurrengo egunean, baina berriki Guaidok “zentzuz” jokatzeko eskatu die militarrei. Gobernua eskuratuz gero Amnistia Legea ezarri eta Maduroren aurka altxatuko dela iragarri du. Bestalde, merkantziak sartzen uzteko eskatu du, Madurok egiten ez duela salatuz: “Maduroren gobernuak ez bezala, sendagaiak eta elikagaiak sartzen uztea beharrezkoa da”.

Maduro kanpora begira

“Harrokeriaz” jokatzea egotzi dio presidenteak EBri asteburuan, eta adierazi ez duela beteko hark bozetara deitzeko jarritako epemuga: “Inork ezin digu ultimatumik eman”.

Estatu kolpearen biharamunean, MaduroAEBri zuzendu zitzaion enbaxadak kentzeko eskatuz –72 orduko epea eman zion–. Epea pasata bada ere, eskatutakoa bete dute: AEBek Caracasen zituen diplomaziak kendu ditu.