argia.eus
INPRIMATU
Muller zirkuaren eta Hendaiako Herriko Etxearen arteko tirabira
  • Muller zirkuak Senperen zeresana piztu ostean, orain Hendaian eragin du eztabaida. Joan den astean, Hendaiako hiri erdian ezartzeko eskaera luzatu ondoren eta herriko etxearen ezezkoa jaso eta gero, kalean protesta egiteko prest zirela azaldu zuten.

Antxeta Irratia 2019ko abuztuaren 02a
Argazkia: Sud Ouest

Frank Muller, zirkuaren kudeatzaileak prefeturan manifestatzeko adierazpen bat aurkeztu zuen, astearte honetatik agorrilaren seira bitarte, Hendaiako lau lekutan aurrera eramateko. Prefeturak manifestazio hauek debekatu ditu, baina zirkua lur eremu pribatu batean ezarri da eta bertan gelditzeko asmoa azaldu dute. Muller zirkuko arduradunak, hendaiarrak deitu ditu animaliak bisitatzera joan daitezen. Herriko Etxeak aldiz, Muller zirkuaren jarrera gogor salatu du