argia.eus
INPRIMATU
Mugimendu “xenofobo eta populisten” aurka egiteko eskatu du Urkulluk
  • Euskal gatazka adibidetzat jarrita, Espainiako Estatuko mugimendu ultraeskuindarra “gelditu” behar dela esan du Lehendakariak. “Errespetua, negoziaketa eta bakearen aldeko borondatea” eskatu du.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2018ko abenduaren 28a

Andaluzian eskuineko gobernua osatzen ari direla-eta, Iñigo Urkullu Lehendakariak hitza hartu eta haiei mintzatu zaie. Egoera “larria” dela esan du, mugimendu ultraeskuindarra oro har goruntz baitoa Espainiako Estatu osoan, eta baita nazioartean ere. “Diskurtso populista, xenofobo, demagogiko eta autoritarioak” direla esan du, eta haien aurka “borrokatu” behar dela, amore eman gabe. Euskal gatazka adibidetzat jarri du: “Gure iragan hurbilaz asko ikasi dugu, zailtasunak zailtasun buelta eman diogu, eta errespetuan, negoziazio baketsuan eta bakean oinarritutako gizartea eraikitzen ari gara. Hala behar luke izan Espainia osoan”.

Bestalde, De Miguel auziaz ere hitz egin du. Alderdi jeltzaleari egotzi zaizkion kritika “jeneralistak eta estigmatizatuak” ukatu ditu. Dena dela, kasua “konpondu” izanaz pozten dela esan du, eta etorkizunari begiratu behar zaiola. Hala ere, adierazi du “minduta” sentitzen dela herritarrek sentitu duten konpromiso faltarengatik.