argia.eus
INPRIMATU
Mugimendu Feminista indarkeria matxistari nola erantzun adostasunak bilatzeko bilduko da
  • Euskal Herriko Mugimendu Feministak urteak daramatza erantzunen bidea lantzen, baina beste koska bat egin nahi du aurrera.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 04a
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Dani Blanco.

Indarkeria matxistari erantzuteko estrategia eta hausnarketa berriak egin baditu ere, Mugimendu Feministak uste du “aproposa dela Euskal Herriko Mugimendu Feminista batzea eta Indarkeria Matxistaren inguruko hausnarketa eta adostasun zabal bat berriro ere bideratzea”.

Etxe barruan lanean ari dira, eta azaroaren 18an eta 19an edonorentzako jardunaldiak antolatu dituzte.

Indarkeria matxista kokatzeko hitzaldi teorikoak irekiko ditu jardunaldiak 18an eta bi egunetan bost mahai-inguru izango dira, besteak beste, ekintza zuzenez eta jaiez eta indarkeria matxistaz.

Egitarau osoa lotura honetan duzue.