Mozal Legea ezartzeak kazetarien eta erreportari grafikoen lanerako askatasuna mugatzen duela iritzi du RSFk eta nabarmendu du “autozentsura” eragin dezakeela.
Mundu mailan kazetarien eskubideen defentsan aritzen den Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontìeres) erakundearen Espainiako atalak Herritarren Segurtasunerako legearen kontrako jarrera erakutsi du beste behin, ARGIAko Axier Lopez kazetariari txio baten ondorioz Espainiako Ordezkaritzak 601 euroko isuna jarri ondoren: “Mozal Legea gogortasunez hasi dira ezartzen, informatzaileen askatasuna murriztuz”.
Lopezen kasuaz gain, Raul Capín argazkilariari sententzia judizial bidez jarritako 1.260 euroko isuna ere salatu du RSFk. Capini egozten diote 2013an “Herritarren Marea” mobilizazioen berri ematen ari zela polizia baten lana oztopoatzea.