argia.eus
INPRIMATU
Mugarik gabeko ekimenak Santiago zubian Lan kodearen aurkako protestetan
  • Biriatuko autobideko ordainlekuan egindako protestekin abiatu dira Lan erreformaren aurkako ekimenak. Mobilizazio bateratua hasi aitzin, sindikatu batzuetako kideek ordainlekua blokeatu dute eskubide sozialak aldarrikatuz.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko irailaren 21a
Manifestazioan joera eta lan eremu askotariko jendeek parte hartu dute.

“Euskal Herria Macron legerik gabeko lurraldea” eta “Gure askatasun eta eskubide sozialen alde!” izan dira, tokiko indar sindikalen lemak. Fronte Soziala osatzen duten –NPA, Aitzina, EH Bai, EELV, PCF, France Insoumise, LAB, CGT, Solidaires eta Indar Beltza– hainbat taldek hartu dute aitzina, eta Hendaiako industria-gunean bateratu dira gainerakoak.

Manifestazioan joera eta lan eremu askotariko jendeek parte hartu dute. Hendaiako Herriko Etxera joan dira lehenik, bertako instituzioari beren aldarrikapenak jakinarazteko. Errepublikako Plazatik Ficoba azokara abian dira Santiago zubian gaindi. Herri txikien XX. Biltzarrean burutzen ari da bertan.

Indar abertzaleek mugagaberik gabeko ekimen gisa irudikatu nahi izan dute egungo mobilizazioa. Izan ere, tenore berean, CFDTk –sindikatu frantses nagusietako bat–  bere jarraitzaileak kontzentratzera deitu ditu Santiago zubian; 12.00etatik 14.00etara bitartean.

CGT, beste sindikatu nagusietako bat, Macronen Lan Kodearen aurka tinko ari dena, manifestazioaren buruan joan da. Besteak beste, bere errebindikazioen artean, Hendaiako Itsas Ospitaleko (Hôpital Marine) langileen azken aldarrikapen laboralak sostengatu dituzte.  

Arratsaldeko 14:00etan, Ficoban burutzen ari den Herri txikien XX. Biltzarraren inguruko isiltasunaren inguruan manifestarien lemak eta aldarrikapenak entzun dira ozenki.