Mexikortxo(r) Band taldearen kontzertua, bertsolariak eta euskal dantzak, besta giroan salatu dute Ipar eta Hego Euskal Herria bitan banatzen dituen mugaren itxiera.
Erratzu eta Baigorritik pasaz Izpegi puntara igo eta mugaren itxiera salatu dute hamarnaka lagunek, besta giroan. Horra hor Izpegiko lepotik ohartarazi dutena: "Izpegi gainak ez du gure herria bitan banatzen, Izpegiko gaina bi isurietako euskaldunen topaleku izan da beti. Muga-langak paratu dituzte berriki, zatiketa inposatu nahi dute, beste behin ere".
Koronabirusari aurre egiteko Ipar eta Hego Euskal Herri arteko muga itxi izana salatu dute, oroitaraziz debekua "jende soilentzako" ezartzen dutela.
Mexikortxo(r) Band taldeak eskaini du kontzertua eta Xabier Silveira eta Elixabet Etxandi bertsolariak ere aritu dira bertsotan.
Ai zer plazera! @berria pic.twitter.com/t6jdbA4fZv
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 30, 2020