argia.eus
INPRIMATU
Mugako kontrolen ondorio larriak salatu dituzte udalek eta garraiolariek
  • Eurokopa zela medio, uztailaren 10era arte Frantziako Gobernuak martxan jarri zuen polizia operazioa, Frantziako Tourra amaitu arte luzatu dezaketela aurreratu dute. Aukera horren aurrean, kontrolen ondorioak murrizteko neurriak har ditzatela eskatu dute Xabier Iridoy eta Richard Irazusta Irungo eta Hendaiako hautetsiek, Euskal Irratietan. Kontrolen ondorioz, auto pilaketa luzeak izaten dira bi noranzkoetan. Gainera, mugaren inguruko merkatariek salmentetan dagoeneko %30eko beherakada pilatu dutela baieztatu dute.

Antxeta Irratia 2016ko ekainaren 21

 

 

Garriolariak ere kexu dira, denbora eta diru galtze handiak jasaten ari baitira. HIRU sindikatuaren arabera, orduro 50 euroko galerak izaten ari dira. Jaione Ugaldek eman ditu xehetasunak.

 

 

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra