40 taldeen artetik garaile atera da Muga Zero punk-rock taldea.
Herri Urratsek 41. edizioa izango du aurten eta berrikuntza nabarmena maketa lehiaketa izan da. Guztira 40 euskal talde aurkeztu dira eta irabazlea Muga Zero taldea izan da.
2022an osatu zuten taldea lau mutil gaztek Lakuntzan. “Punk klasiko eta itsaskorrak harrapatu ditu epaimahikideak”, Herri Urratseko antolatzaileek adierazi dutenez.
Maiatzaren 12an Senpereko aintziran, Nafarroa gunean eskainiko dute “euskal punkaren hastapenetara bidaiatzeko aukera”. Jon Miranda Lazkoz ‘Joni’ (gitarra erritmikoa, kantatu), Ibai Lanz Betelu (gitarra solista), Ander Gasko Lizarraga (bateria) eta Oier Larumbe Lizarraga (baxua) dira taldekideak.