argia.eus
INPRIMATU
Muga ekainaren 21ean zabalduko dutela iragarri du Espainiako Gobernuak
  • Ekainaren 21etik aurrera zabalduko da Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean ezarritako muga. Ondorioz, lanerako ez den beste edozertarako ere zeharkatu ahal izango dute herritarrek eta ez dute berrogeialdirik egin beharrik izango batetik bestera igarotzean.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 15

Pedro Sanchezek autonomia erkidegoetako ordezkariekin ekainaren 14an izandako tele-bileran iragarri duenez, Europako Schengen eremuan dauden herrialdeekiko muga ekainaren 21ean irekiko du. Argudiatu du "Koronabirusaren eboluzioa ona" delako aurreratu duela epea eta ez dela bi asteko berrogeialdirik egin beharko.

Muga itxita izan den bitartean, berau zabaltzeko eskaerak eta mobilizazioak egin dituzte herritarrek. Hendaiako eta Irungo udalek ere eskatu zuten, baita Urdazubi, Zugarramurdi, Etxalar, Baztan eta Berako alkateek ere eta baita Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berriko prefeturak ere.

Europako kideen arteko mugak ekainaren 15ean zabaldu dituzte beste estatu batzuek eta uztailaren 1ean Europar Batesunetik kanpo mugak zabaltzen hastea da asmoa.