argia.eus
INPRIMATU
MTVren San Mameseko kontzertuan 550.000 euro gastatu zituzten Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak
  • Azaroaren 3an Bilboko San Mames estadioan antolaturiko MTVren kontzertuak eragindako gastuen berri eman du Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde eta Ekonomia Garapeneko diputatu Imanol Pradalesek.

ARGIA @argia 2018ko azaroaren 28a
Crystal Fighters San Mameseko kontzertuaren aurreko entseguan.

Milioi erdi euro baino gehiago kosta zen Muse, Crystal Fighters eta Berri Txarraken kontzertua eta erdibana ordaindu zuten Udalak eta Aldundiak.

Kontzertuak eragindako gasturik handienak zelaiari jarritako estalkiak eragin dituela ere esplikatu du Pradalesek. San Mameseko berdegunea babesteko jarri zuten estalki hori eta ondoren zelaia bera aldatu behar izan zuten.

Horretaz gain, estadioaren segurtasunarekin lotutako gastu txikiagoak ere ordaindu behar izan zirela azaldu du diputatuak.

35.000 lagun elkartu ziren MTVren Europako sarien testuinguruan antolatutako kontzertu horretan eta sarrerak bost euroan saldu ziren. Horrenbestez, sarreren salmentarekin gastatutako diruaren %31 bakarrik berreskuratu ahal izan zuten erakunde publikoek.