Ostiral honetan hasi eta igandera bitarte, MTVk castingak antolatu ditu Barakaldoko BECen "Bizkaiko eta Espainia osoko musikaren fan-ik gogotsuenak" aukeratzeko. Diru publikoz lagundutako azaroaren 4ko sari banaketaren lehen lerroan zein egongo den, MTVren epai-mahai batek aukeratuko du.
16 urtetik gorako 2.500 lagun casting bidez aukeratuko ditu MTVk osatutako epai-mahai batek. Eszenatokitik gertuen dauden lekuan jarriko dituzte hautatuak, kateak berak azpimarratu duenez “telebistan agertzeko aukera gehien izango duen jendea” izango dela. Epai-mahaia osatuko dute "MTVren adituek eta Jonan Wiergo y Raquel Reitx influencer espainiarrek".
Aukeratua izateko ondokoa eskatuko du AEBetako multinazionalak: "60 segundotan zure abesti gogokoena aukeratu eta oihukatu, animatu edota erritmoa jarraitzea". Horrez gain baloratuko dute dantza-koreografia bat sortzea edo norberaren artistarik gogokoenaren antzera jantzita joatea.