argia.eus
INPRIMATU
Mozal Legeari buruzko hitzaldia antolatu du Azkoitia Zutikek
  • Mozal Legearen mehatxua jasan ostean, gaia lantzeari ekingo dio 22an Azkoitia Zutikek. Eleak-Libreko Zigor Olabarriak hitzaldia emango du 19:00etan plazan.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2016ko uztailaren 22a

Gipuzkoako Batzar Nagusiak Azkoitin egiten ziren bitartean, parean elkarretaratze musikatua egiten ari zirela, herritar bat atxilotu zuen ertzaintzak eta epaiketa azkarra egingo ziotela jakinarazi zioten. Juezak, ordea, kasua artxibatu egin zuen. "Sentsazio arraroa" geratu zaiela kontatu digu Azkoitia Zutikeko kide batek. Eta gertakari horrek bultzatuta, gaiaren inguruan informatzea erabaki dutela. Horregatik antolatu dute uztailaren 22ko hitzaldia.

Asanbladan udan zer egin erabakiko dute

Hitzaldiaren aurretik, 18:30etan, asanblada egingo dute plazan. Bertan erabakiko dute udan zer martxa eraman. Uztailaren 28rako GHKren batzarraren aurrean (Ez nire izenean artikuluan duzue zer den egun horretan sinatuko dena) mobilizatzeko deialdia egingo dutela iragarri digute.

Komunikazio lantaldea sortu dutela eta horrek "gorputza hartzen" lagunduko diela ere kontatu dute.