Mozal Legeari ARGIAk jarritako helegitea datorren astelehenean epaituko dute

  • ARGIAko kazetari Axier Lopezek Mozal Legea aplikatuz jasotako isunari jarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an izango da epaiketa Gasteizko epaitegian 9:30ean. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordearen izenean heldu zen salaketak jasotzen zuenez, “baimenik gabe” polizia operazio baten irudiak sareratu zituen kazetariak.


2017ko martxoaren 06an - 14:08
Axier Lopez ARGIAko kazetaria zigortu zuten Mozal Legea baliatuz. (Argazkia: Dani Blanco)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espainiako Poliziak isuna legezkoa eta bidezkoa dela argudiatzeko aurkeztu duen txostenean hiru arrazoi nagusi azpimarratzen ditu.

Batetik, argazkiek “gizartean oso zabalpen handia” izan zutela azpimarratzen dute, baina bereziki indar handia jartzen dute behin eta berriro “ideologia abertzaleko” hedabideek zabaldu zutela. Horretan Topatu aipatzen dute bi aldiz, baita Ahotsa ere. Topatu eta Ahotsaren “ideologia eta ezaugarri bereko” hedabide gisa definitzen dute ARGIA. Zabalpenean ezker abertzalearekin eta “Espainiako ezker erradikalarekin” (“extrema izquierda nacional” diote) lotutako talde politikoek lagundu zutela argudio modura aurkezten dute. Hau da, delitu zantzuak daudela argudiatzeko, argazkiak bertxiotu edo zabaldu zituzten Euskal Herriko eta nazioarteko ehunka pertsonaren artean, eragile bakan batzuk hautatu eta haien ustezko ideologia azpimarratzen dute.

Espainiako Poliziaren txostenaren zati bat ARGIAren aurkako isuna legezkoa dela argudiatzeko.

Bestetik, ARGIAko kazetariaren txioan zabaldutako argazkietan polizien aurpegiak eta autoaren matrikulak ikusten direla diote, eta horrek “polizien eta haien familien bizitza arriskuan jartzen du”. Poliziek “Euskal Herrian bizi duten arrisku handiko egoera” azpimarratzen du txostenak, bi arrazoi nagusi aipatuz: ETA desegin ez izana eta “egunerokoan polizien aurka mobilizatzen diren” Ospa edo Alde Hemendik taldeak.

Eta azkenik, poliziek zergatik ez zuten beren aurpegia estali galdetuta, ondorengoa argudiatu dute: jakitun direla Legeak (Mozal Legea) mota horretako irudien zabalpena debekatzen duela, eta beraz, ez zutela zertan aurpegia estali. Hau da, ezbaian jartzen dute aurpegiak agerian dituzten polizien lanaren berri eman ahal izatea. Noiz eta zer grabatu dezakegun, poliziaren unean uneko interpretazioaren esku utzita, polizia grabatzeko eskubidea bera zalantzan jartzen dute, goian aipatutako argudioen izenean.

Mozal Legeak zigortutako lehen kazetaria

Mozal Legea erabiliz, kazetari bati ezarritako Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko lehen isuna izan zen ARGIAren aurkakoa eta elkartasun eta oihartzun handia eragin zituen, albistea The New York Times eta The Guardian egunkarietan argitaratzeraino, nazioarteko bi hedabide erreferentzial aipatzearren.

"Mozal Legea injustua da eta askotan salatu dugun gisan, kazetarion lanari bete-betean eragiten dio. PPk bakardadean aurrera eraman duen lege honek mezularia zigortu nahi du. Herritarren oinarrizko eskubideak urratzen ditu, tartean adierazteko eta informatzeko askatasuna, Nazioarteko Zuzenbideak giza eskubide gisa aitortutakoak", argudiatu zuen hedabide honen lantaldeak.

Txio honek eragin zuen isuna:

"Ez dugu isuna ordainduko, Mozal Legea borrokatuko dugu", aldarrikatu genuen eta isunaren erdia ordaindu beharrean, helegitea jarri genion erabakiari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Aske geratu da Julian Assange, AEBekin akordiora iritsita

Erruduntzat joko du bere burua Euskal Herrian gauerdia denean egingo den epaiketan. Erresuma Batuan espetxean egon den denborako –bost urte eta bi hilabete– espetxe zigorra ezarriko diote. Horrela, aske geratuko da.


Nazio Batuen Erakundeko 193 kide hil ditu Israelek urritik, inoizko gehien

Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122... [+]


2024-06-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Benetako espioia ote da ba Ewan Gerxkovitx kazetari estatubatuarra?

Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte ‘Cubainformación’-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso bi urte beteko dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Gernikan

Otsailaren 28an bi urte beteko atxilo. Egun horretarako, Gonzalez libre uztea aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Guernica Gernikara ekimenak.


eBay-k enpresarekin kritikoak ziren bi blogari jazarri eta mehatxatu zituen

AEBetako merkataritza elektronikoko eBay plataformak jazarpen kanpaina egin zuen 2019an enpresarekin kritikatu zuten bi blogariren aurka. Beldurtzeko asmoz, hiletetako lore-koroa bidali zieten etxera, baita zerri odoldu baten maskara, bizirik zeuden armiarma eta labezomorroak... [+]


Pablo Gonzalez kazetariak bi urte beteko ditu atxilo

Poloniako justiziak beste hiru hilabetez luzatu du Pablo Gonzalez euskal kazetariaren behin-behineko espetxeratzea. Zazpigarren luzapena da, eta bi urte egingo ditu kartzelan 2022ko otsailean atxilotu zutenetik.


Eguneraketa berriak daude