argia.eus
INPRIMATU
Mozal Legearen aurka Gasteizen eta Donostian
  • Mozal Legearen bigarren urteurrenean honen kontra kalera atera dira ELEAK-Librek deituta, beste herri mugimenduekin batera. Gasteizen manifestazioa egin dute eta Donostian giza katea bulebarrean.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 03a
(Arg.: Hala Bedi)

Legeak oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratzen dituela salatu dute, eta bi urte hauetan soilik “errepresioa areagotu eta beldur klima zabaltzeko” balio izan duela.

Euskal Herrian 11.000tik gora espediente ireki dituztela salatu zuten mobilizazioetara dei egiteko prentsaurrekoan; EAEn 8.000tik gora eta Nafarroan 3.000tik gora.

Lege hau bertan behera uztea eskatu dute, gehiengo sozial eta sindikalak kontra agertu direlako, eta hori egin bitartean bertako agintariei legea ez aplikatzeko eskatu diete, desobedientziaren beharra azpimarratuz.