Mozal Legearekin zigortu dute demokrazian parte hartzea eskatuz iaz Donostian egindako elkarretaratzea

  • Mozal Legearekin zigortu du Eusko Jaurlaritzak, Donostian hainbat herri mugimenduk "Demokrazia zuzen modernoari buruzko foro globalaren" atarian egindako elkarretaratzea. Donostian Metroaren Pasantearen aurkako Satorralaia mugimenduko kide batek jaso du isuna, salatu dutenez.


2017ko otsailaren 07an - 13:21
Herri mugimendu ugari bildu ziren Donostiako udaletxearen aurrean. (Argazkia: L. Arbelaitz)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azaroaren 16an, hainbat herri mugimendutako 200 pertsona inguruk elkarretaratzea egin zuten Donostiako Udaletxearen aurrean. Egun hartan Donostiako Udaletxean Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globalaren hasiera ekitaldia zen. Bertan bildutakoek salatu zuten jardunaldien egitarauan Donostia “Demokrazioaren Munduko Hiruburu” gisa aurkeztu zuela Udal Gobernuak. "Adar-jotze"-tzat jo eta Donostian dauden "demokrazia eta parte-hartze falta nabarmenak" ikusarazi nahi izan zituzten.

Mozal Legea baliatuz, 100 euroko isuna ezarri dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak elkarretaratze haren jakinarazpena egin zuen Satorralaia mugimenduko kide bati. Prentsa ohar bidez salatu dutenez, jakinarazpena legeak agintzen duen bezala egin arren, isuna jarri diete udaletxearen atzeko aldean dagoen Ijentea kaleko atarian iragarritako elkarretaratzea udaletxearen beste aldera, Alder Ederreko atarira, aldatu zutelako.

Satorralaiak jakinarazi du Foroko partehartzaileek udaletxera sartzeko atari hori erabili behar zutela jakin zutenean erabaki zuten lekualdaketa. "Bildutako jende eta hainbat talde sozialek eramandako pankarten kopurua ikusita, Ijentea kalean bilduz gero, trafikoa oztopatuko genukeen", diote.

Protesta plurala

Donostiako udaletxearen aurrean protesta egin zuten kolektibo eta eragile ugarik. “Donostia ez da eredugarria demokrazian, Donostiako Udalak jardunaldi hauen aurkezpenean dioen bezala”, adierazi zuten. Parte hartzeko mekanismoak eskatu zituzten ondorengo kolektiboek: Satorralaia metro pasantearen aurkako mugimendua, Eleak/Libre, Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Etxe Kaleratzeak Stop!, SOS Miracruz 19, Belartza 2 gelditu, Uliako Lore Baratzak, LAB eta. EH Bildu eta Podemoseko ordezkariak ere izan dira elkarretaratzean.

Bakoitza bere pankarta, kartel edo aldarrikapenekin udaletxearen aurrean kokatu ziren.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Mozal Legea ez dutela indargabetuko argi utzi du PSOEk, Diazek hori esan ostean

Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]


Guardia Zibilak Aldatu Gidoia ekimena isundu du, Mozal Legea aplikatuta

20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.


Mozal legea eta EAJ: maitasunezko edo gorrotozko istorio bat?

Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]


153.600 euroko isuna Askeri, euskal presoen alde egindako martxa batengatik

Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan ‘Mozal Lege’ berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


2022-11-25 | Ahotsa.info
Ahotsa.info-k kereila kriminala aurkeztu du, Mozal Legea erabilita, bere kazetari baten aurkako salaketa faltsua egin zuen udaltzainaren aurka

Iñigo Orduña Ahotsa.info-ko kameraria protesta bat grabatzen ari zenean, udaltzain batek salatu egin zuen. Kontakizun faltsua egin zuen salaketan, kazetariaren aurkako zigorra larriagotzeko asmoz. Dena grabatuta geratu zen, poliziaren gezurrak agerian geratuz... [+]


Laudioko Udaltzaingoak Tubacexeko langile bati jarritako 3.000 euroko isuna epaitegira helduko da

Azaroaren 21ean izango da Administrazio Epaitegian hitzordua. Alde batean Tubacexeko grebalarietako bat egongo da, eta bestean Laudioko Udaltzaingoa. Poliziak leporatzen dio langileari hesi batzuk jartzea errepidean grebaren azken egunean eta beharginak akusazioa ukatzen du.


2022-07-18 | Jon Torner Zabala
Mozal Legeaz zigortu dute Nafarroako 0-3 Plataformako bozeramailea, haiekin elkartasunez ateratako argazki batengatik

Mozal Legea urratu duelakoan, Altsasuko Guardia Zibilak isuna ezarri dio Nafarroako 0-3 Plataformako bozeramaile Eider Garderi, haurtzaindegietako gatazkarekin elkartasunez ateratako argazki batengatik, legez kanpoko elkarretaratzea egotzita.


Eguneraketa berriak daude