Mozal Legeak ARGIAri jarritako isuna kentzeko eskatu du Espainiako Arartekoak

  • Axier Lopez ARGIAko kazetariari, Mozal Legea erabiliz, Espainiako Gobernuak ezarritako isunari buruzko iritzia eman du Espainiako Arartekoak, PDLI kazetarien elkarteak eskatuta. Argudio falta eta proportzionaltasun ezagatik zigorra bertan behera uzteko eskatu du.


2016ko azaroaren 30ean - 10:38
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Martxoan Eibarren Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren berri sare sozialetan emateagatik, ARGIAko Axier Lopez bilakatu zen Espainiako Estatuan Mozal Legeak zigortutako lehen kazetari. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen delegaritzak 601 euroko isuna ezarri zion polizien jarduna publikoki hedatzeagatik. Kasu horren harira, atzo Soledad Becerrilek (PPko politikari eta kultura ministro eta Sevillako alkate ohiak) kudeatzen duen Espainiako Arartekoa isun horren aurka agertu da eta zigorra bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuaren Delegaritzari.

Axier Lopez kazetariak
Axier Lopez kazetariak "baimenik gabe" polizia operazioaren irudiak sareratu zituela dio isunak.

Oinarrizko eskubideei –lege bitartez– ezarritako mugak ezin direla inoiz erabili Espainiako Konstituzioak babesten dituen oinarrizko eskubide berberak kaltetzeko, dio Arartekoak eskutitzean. Eskubideei ezarritako muga horiek proportzionaltasunez erabili behar direla eta zigorrik jarri aurretik arrazoi sendoak eduki behar direla adierazi du, eta Axier Lopez kazetariaren isunari dagokionez, EAEko Espainiako Gobernu Delegaritzak ez duela hala jokatu dio. Zigorra jartzeko erabilitako arrazoietan, gaineratu duenez, Espainiako Delegaritzak ez du aztertu, ezta argudiatu ere, ea isuna Konstituzioak agintzen duenarekin bat datorren eta gainera ez du kontuan hartzen oinarrizko eskubideen urraketa gertatzeko aukera.

Beraz, Espainiako Delegaritzak ARGIAri jarritako zigorra "ez duenez behar bezala argudiatu", isuna bertan behera uzteko eskatu du Espainiako Arartekoak eta hala jakinaraziko dio eskutitz bitartez Carlos Urquijo buru duen EAEko Espainiako Delegaritzari. Eskaera honi EAEko Delegaritzak erantzuna eman bezain pronto, Arartekoak berriz informatuko du ARGIAko kasuaren egoeraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA mozalik gabe
2021-01-15 | ARGIA
Gasteizko Herritarren Defendatzaileak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea eskubidea da

Gasteizko udaltzain batek polizia operazio baten irudiak hartzea debekatu nahi izan zion mehatxuka ARGIAko kazetari bati 2020ko maiatzaren 7an. ARGIAk salaketa aurkeztu zuen Gasteizko Herritarren Defendatzailearen aurrean. Sindikoak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea... [+]


2020-06-25 | Hala Bedi | ARGIA
ARGIAk eta HALA BEDIk kexa bana aurkeztu dugu Sindikoan eta Arartekoan, Poliziaren jarrera salatzeko

Iragan maiatzaren 7an eta 8an ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarion lana oztopatu zuen Poliziak Gasteizen, mehatxuak eta gezurrak erabilita. Bi hedabideok Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoaren jarrera salatu dugu Arartekoan eta Gasteizko Sindikoan aurkeztutako kexen bidez.


2020-05-12 | Z. Oleaga
Informazio eskubidearen aurkako erasoa
Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetari bati: “Mugikorra ez erabiltzeko agintzen dizut”

Gasteizko Udaltzaingoa legea urratuz sartu zen okupatutako etxebizitza batean ostegun gauean. ARGIAko kazetari bat han zen lanean. Udaltzainetako bat, legeak dioenari muzin eginez eta gezurrak erabiliz, kazetariaren lana oztopatzen saiatu zen desalojoaren lekukotasun grafikorik... [+]


2019-11-13 | Koldo Izagirre
Astean asteko historia
2017ko martxoaren 19a

2017-05-15 | Axier Lopez
INFOGRAFIA
Nafarroan 3.000 aldiz aplikatu dute Mozal Legea Foruzaingoak eta udaltzainek

Libre-Eleak mugimenduari esker eskuratu ditugu Nafarroako Gobernuaren menpeko Poliziak Mozal Legeari emandako erabileraren datuak. Hala, 2015eko uztailetik eta 2016ko abendura bitartean, Mozal Legea erabiliz, 11.000 isun jarri dituzte Hego Euskal Herriko bi Polizia autonomikoek... [+]


Muzzle Law
EAJ and PSOE's attempts at reform “to leave the law as it is”

We will examine EAJ and PSOE's proposals for reforming the Citizen's Security Law – the Muzzle Law – in the following lines. As well as the the initiative against it taken by the Eleak-Libre organization.


2017-03-21 | Axier Lopez
Muzzle Law
No Joy for the Silent

There have been important results a year after we stood up to the Muzzle Law and the fine which Spanish Government


2017-03-15 | Axier Lopez
Isiltzen denak zorionik ez du

Urtebetez Mozal Legeari eta haren izenean Espainiako Gobernuak ezarri zigun isunari aurre egin izanak emaitza garrantzitsua ekarri du. Kazetaritzarekin lotutako lehen auzian Mozal Legeak atzera egin du. Eskubide urraketen aurrean isilik ez geratzea hautatu dugunok, irribarre... [+]


2017-03-13 | ARGIA
Asteko azalaren aurrerapena
Inoiz, inola, inon, ez gara isilduko

Joseba Larratxeren ilustrazioak hartu du aste honetako ARGIAren azala. Titularra, Gabriel Arestiri keinu eginez: Inoiz, inola, inon, ez gara isilduko. Asteazkenetik aurrera kioskoetan, eta Argia Jendeak etxean. Proiektua babestu nahi baduzu, hemen aukera.


ARGIAren bidetik, Mozal Legea borrokatu

Axier Lopez ARGIA-ko kazetariari epaiketaren atarian zuen isuna kentzeak Mozal Legea deuseztatzearen alde lan egiten dugun guztioi erakutsi digu posible dela lege injustuei aurre egitea. Kasu honek erakusten digu nola jokatu behar dugun injustiziaren aurrean: lehenik eta behin... [+]


2017-03-08 | ARGIA
Mozal Legearen aurkako bataila hau irabazi dugu

Lehen ere esan genuen. Ez genuela uste, jaso genuen zigorrean iradokitzen zen bezala, inori “baimenik eskatu” behar genionik gure lana egiteko.


2017-03-08 | ARGIA
Espainiako Gobernuak atzera egin du: ARGIAk irabazi du Mozal Legearen auzia

ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Hedabide honek isunari ezarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an epaiketa egitekoa zen Gasteizen. Epaiketa egin gabe,... [+]


2017-03-08 | ARGIA
The Spanish government stepped back: Basque magazine ARGIA has won the Gag Law lawsuit

The Spanish government, via its Basque Autonomous Community representative Javier de Andres, has desisted from its attempt to fine ARGIA journalist Axier Lopez. As a result of the magazine's appeal against the fine, a trial was to be held in Gasteiz on March 13th. Without... [+]


Eguneraketa berriak daude