argia.eus
INPRIMATU
Mozal Legea derogatu gabe, “artikulu kaltegarrienak” mantendu nahi dituztela salatu du Amnesty Internationalek
  • Ez mozal legerik, ez apaindutako mozalik lelopean elkarretaratzea egin du Amnesty Internationalek igandean Gasteizen. Espainiako hainbat hiritan ere egin dituzte mobilizazioak.

ARGIA @argia 2022ko otsailaren 14a
Amnistia Internazionalak Gasteizen deitutako elkarretaratzea / AI

"2015. urtean onartu zenetik, mozal legea etengabe erabili dute giza eskubideen defentsan antolatzen diren erakundeak, ekintzaileak, kazetariak eta herritarrak desmobilizatzeko", salatu du erakundeak.

Adierazi duenez, Herritarren Segurtasunerako Legearen erreforma, zeina aurki onartuko duten, "urteetako atzerapenarekin" dator. "Eta okerrena da ez dituztela ezabatuko egungo legearen alderdi okerrenak. Mozal legea makillatuko du". Aurrerantzean ere "protesta baketsuen aurkako mozal bat" izango dela gaineratu du Amnesty Internationalek, eta adierazpen askatasuna mehatxupean egongo dela, hura gehien kaltetu duten artikuluak ez dituztelako errotik aldatu edo ezabatu.