argia.eus
INPRIMATU
Mozal legea ezarri diote Gasteizko zerbitzari bati bezero bat defendatzeagatik
  • Duela bi urteko gertakari baten harira ezarri diote Gasteizko zerbitzari bati mozal legea. Eleak mugimenduak salatu eta Hala Bedik jaso duenez, zerbitzariak 730 euroko isuna ordaindu behar izan du bere garaian bezero baten alde egiteagatik.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko martxoaren 12a

Aiztogile kaleko Txapelarri tabernan gertatu zen gertakaria. Hala Bediri eginiko adierazpenetan zerbitzariak azaldu duenez, udaltzainak terrazan zegoen bezero bat identifikatzen hasi ziren. Bezeroa migrantea zen eta udaltzainek pertsona migranteei egiten dieten tratuaz jakitun, zer gertatzen ari zen jakin nahi zuen. Udaltzainek“oso modu txarrean“ erantzun zioten eta atxiloketa ez zuela ikusi argudiatu eta euren lana oztopatzeagatik ondorioak izan zitzakeela nabarmendu zioten. “Arazorik ez izateko“ taberna barrura itzuli zen. Udaltzainek bezeroa atxilotu zuten ustez txakurra mozalik gabe eta aske izategatik. Zerbitzariak esan du bertsio ofiziala gezurra dela eta bezeroak txakurra behar bezala lotuta zuela.   

Hilabete geroago mozal legearen isuna iritsi zitzaion zerbitzariari “desobedientzia” leporatuta. Helegitea aurkeztu zuen eta bi urte hauetan jasandako injustizia salatu du: errekurtsorik aurkeztuko ez balu, isuna 301 eurokoa izango litzake. Azkenean 730 euro ordaindu ditu. Jaialdi bat antolatu dute martxoaren 16an Txapelarrian zerbitzariari elkartasuna adierazteko

Tabernariari elkartasuna adierazteaz gain, «Udaltzaingoak, gainerako poliziek bezala pertsona etorkinekiko daukaten jarrera» gaitzetsi du Eleak mugimenduak.

Era berean, salatu dute 2017ko abendura arte Udalak 725 aldiz aplikatu duela «mozal legea».