argia.eus
INPRIMATU
Mozal legea ezarri diete armen salerosketaren aurka protesta baketsua egin zuten ekintzaileei Madrilen
  • Hemeretzi ekintzaileri Mozal Legea ezarri diete Madrilen, armen salerosketara bideratutako azoka baten aurka eginiko protestan parte hartzeagatik. Espazio publikoa horrelako jardueretara bideratzea salatzen ari ziren ekintzaileak. Sei hilabete beranduago jaso dituzte isunak. Guztira, 11.419 euro ordaintzera behartzen dituzte.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 25
11.000 euroko isuna ordaindu beharko dute protesta baketsu batean parte hartzeagatik (Argazkia: www.elsaltodiario.com)

Madril Desarmatu Plataformak eta MOC talde antimilitaristak antolatu zuten ekintza. Madril desarmatu lelopean, elkarretaratze baketsua egin zuten azokaren hasiera ekitaldian. Bertan salgai zeuden armak gerretan erabilitakoak zirela salatu zuten ekintzaileek, eta pintura gorria euren gainera botaz, Sirian, Libian edo Yemenen izandako hildakoak irudikatu zituzten. Poliziak hemeretzi lagun atxilotu zituen.

Martxoaren hasieran egin zuten Madrilen HOMSEC 2017 armen azoka. Madrilgo Udalak ekitaldiari babesa ukatu zion arren, azkenean posible izan zen azoka antolatzea; Madrilgo erkidegoak IFEMA zentroa utzi zien antolatzaileei. El Salto aldizkariaren arabera, hainbat antolatzaile 1983ko estatu golpe saiakerarekin zerikusia izan zuten militar ohiak dira.

Argazkiak Alvaro Minguito El Salto aldizkariko kazetariarenak dira.