Mozal Legea aplikatuta 900 euroko isuna Iruñeko hiru euskaltzaleri

  • Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko Nafarroako Parlamentuan kateatu ziren Euskal Herrian Euskarazko hiru lagun iazko abenduan. Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Ordezkariak Mozal Legea aplikatzea erabaki du eta ekintzan parte hartu zuten euskaltzale bakoitzari 300 euroko isuna jarriko dio, Ahotsa.infok zabaldu duenez


2017ko apirilaren 26an - 09:38
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Abenduaren 15ean 30 urte bete zituen Vascuencearen Legeak eta indarrean urte gehiegi daramatzala salatzeko baliatu zuten urteurrena EHEko kideek. “Ofizialtasunari ateak ireki” zioen pankartarekin Nafarroako Parlamentuan kateatu ziren.

Foruzaingoak identifikatu eta aske utzi zituen, eta gertatutakoaren inguruko txostena helarazi zion Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Ordezkariari. Hark Mozal Legea aplikatzea erabaki du eta 900 euroko isuna ezarri die.

Ekintzaren bitartez euskara Nafarroa osora zabaltzeko garaia dela aldarrikatu nahi zutela azaldu dute euskaltzaleek: “Larriena iruditzen zaiguna da euskararen aldeko jarrera duen gobernu batekin legeak indarrean jarraitzea”, adierazi dute. Gizartearen aktibazioa gakoa dela iritzita, legearen 30. urteurrena baliatu dute jendeari lan egiteko eta aktibatzeko deia luzatzeko: “Su txikiak pizteko unean gaude, eta adibideak ez dira gutxi: mediku eta pediatra euskaldunak eskatu dituzten auzotarrak, haur-eskola euskalduna nahi duten gurasoak edo administrazioarekin harreman euskalduna eskatu duten herritarrak”.

Ekintzaren bideoa (ahotsa.info):

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herrian Euskaraz
2023-03-09 | ARGIA
Euskalgintzak eta burujabetzaren aldeko mugimenduak elkar nola elikatu dezaketen aztertuko dute Donostian

Txillardegiren “Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz” esaldi ezaguna abiapuntu hartuta, bi “mundu” horiek, euskara eta burujabetza, elkarrizketan jartzeko bi mahai-inguru antolatu ditu EHEk, Txillardegi Udal Liburutegia Herri... [+]


EHEk “egia, aitortza, erreparazioa” zikloa antolatu du Baionan, euskaldunek pairatutako jazarpenaz

Euskal Herrian Euskarazeko kideek "egia, aitortza, erreparazioa" emanaldi eta solasaldi zikloa antolatu dute datorren otsailaren 24rako Baionan, Kalostrape ostatuan.


2023-01-18 | ARGIA
Euskaltzale independentisten topaketak antolatuko ditu udazkenerako EHE-k

Euskaltzale eta independentistek elkarrekin hausnartzeko eta Euskararen Errepublika eratzeko helburuz, bi egunetako topagunea antolatuko du Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE). Data eta leku zehatzak aurrerago iragarriko dituzte. Antolakuntzarako lehen bilkura irekia egingo dute... [+]


'Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika' manifestazioa
Euskaldunen aurkako erasoak areagotuko direla eta horiei aurre egitera deitu du EHEk

Eguraldi euritsuari aurre eginez, ehunka lagunek osatu dute manifestazioa Durangon "Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika" lelopean. Euskal Herrian Euskaraz antolatzaileak egoeraren larritasuna azpimarratu du amaierako hitzartzean: "Datozkigun astinaldiak... [+]


Bere borondatearen aurka adierazpenak gaztelaniaz egitera derrigortu nahi izan du arraunlari bat TKE-k

Euskal Herrian Euskarazek salatu duenez, euskara hutsean mintzatu nahi zuen arraunlari bat derrigortu nahi izan dute adierazpenak gaztelaniaz egitera Eusko Label Ligaren ACT TVn. Joan den uztailaren 25ean izan zen, Lekeition jokatutako estropaden amaieran.


2020-06-25 | ARGIA
“Euskara erdigunera” kanpaina abiatuko du Euskal Herrian Euskarazek

“Aski da! Euskara erdigunera” lelopean, kanpaina egingo du EHEk datozen asteetan. Pandemiaren krisiari aurre egiteko edozein berreraikuntza proposamenetan erabakien erdigunean euskarak egon behar duela nabarmendu du elkarteak.


2020-04-21 | ARGIA
Osasun krisian ere pazientea bere hizkuntzan artatzea eskatu du nazioarteko hainbat eragilek

Eskaera nazioarteko zenbait langilek, erakundek, ikertzailek eta irakaslek egin diete Osasunaren Mundu Erakundeari eta tokian tokiko gobernuei. Jabetzen dira osasun eta gizarte langileak aurrekaririk gabeko presioa jasaten ari direla, hala ere, uste dute osasun eta gizarte... [+]


2019-03-27 | ARGIA
Egia, aitortza eta erreparazioa eskatuko dute euskal hiztunentzat jasandako zapalkuntzagatik

Euskaraz bizi nahi izateagatik, euskaldunek jazarpena pairatu behar izan dute mendeetan. Zapalkuntza horren emaitza da egungo errealitate soziolinguistikoa Euskal Herrian. Hori salatu eta "egia, aitortza eta erreparazioa" eskatuko du ostiralean euskaldunentzat... [+]


Eguneraketa berriak daude