argia.eus
INPRIMATU
Movistarreko langileek Catalunya plazako dendan itxita jarraitzen dute
  • Larunbatean hartu dute Bartzelonako Catalunya plazako denda greban diren Movistarreko langileek. Itxialdi mugagabea egingo dutela azaldu dute zuzendaritzarekin negoziaketak hasi ezean.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 25
80 elkartek eta kolektibok bat egin dute grebalariei elkartasuna adierazteko. (Argazkia: La Directa).

Movistarreko zuzendaritza, ordea, Mossoen bitartekaritza taldearen bidez jakinarazi duenez, ez dago negoziatzeko asmoz. Poliziari eraikina husteko eskatu diete enpresatik La Directaren arabera.

Grebalariez aparte, gizarte mugimenduetako ekintzaileak eta Iaioflautes kolektiboko hainbat kide ere denda okupatzen ari dira. 80 elkartek eta kolektibok bat egin dute grebalariei elkartasuna adierazteko manifestuarekin.

Ekitaldiak egiten ari dira eraikinean, besteak beste, kontzertuak eta herri bazkaria egin dituzte asteburuan.