1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol Ligak erabaki dute omenaldiaren irudirik ez eskaintzea, Martin Zabaletaren inguruan piztu duten polemikaren erdian.
Duela 44 urteko argazkietako batean, poloniar espedizioko bi kide ageri dira, ETAren eta nuklearren kontrako anagramak zituen ikurrina heltzen. "Ikurrina horrekin eskalatu zuen Martin Zabaletak Everest", eraman dute goiburura hainbat hedabidek –El Mundo egunkariak adibidez–. Behin "Athletic" eta "ETA" lotuta, polemikarako ateak erabat zabalik zeuden. Eta, polemika horren erdian, Movistar telebista kateak eta Ligak erabaki dute omenaldia zentsuratzea; haren irudirik ez ematen ahalegindu dira, zaleek, mendizaleak txalo zaparradarekin hartzen zituzten bitartean.
:heart::green_heart::white_heart: Txalo zaparrada 1980ko maiatzaren 14an Everesteko gailurrera iritsi ziren heroientzat.
— Athletic Club (@athletic_eus) October 19, 2024
:mount_fuji: Martin Zabaleta hernaniarrak eta Pasang Temba sherpak ohorezko sakea egin dute San Mamesen.
:clap: Bejondeizuela!#AthleticEspanyol #MadeInEuskalHerria pic.twitter.com/PkKhiX9VRB