Motxiladun haurren testigantzak eta datuak grafikoki agertu ditu Exprai artista nafarrak ‘Motxila etorkizunez bete’ erakusketan.
Egun, 104 haur dira motxiladunak: 83k aita dute espetxean, zortzik ama eta bederatzik aita eta ama. Lau haur dira espetxean jaioak.
Euskal Presoen haur guztiak dira dispertsioaren menpeko, bidaia luzeak egin behar dituztelako gurasoak ikusteko.
Honakoa da egin behar duten kilometro kopurua:
- 45ek 800 kilometro
-17ek 400 kilometro
-35ek 1100 kilometro
19 urtez aita preso duen ume batek, 6.939 egunetik soilik 15 igaro ditu bere alboan, bisiten ordu kopurua 360koa baita.
Umeen %41 dira ETAren jardun armatua ezagutu ez dutenak
>> Informazio gehiago: Naiz.eus