2019ko urtarrilean sei agentek 21 urteko gazte bati tratu txarrak eta mehatxu arrazistak egin zizkiotela erakutsi du grabaketa batek.
Herrialde katalanetako La Directa komunikabideak Wubi izeneko gazte baten testigantza eta audio-froga zabaldu ditu. Bertan, Mossoek Sabadell hiriko gazteari egindako abusuak eta irain arrazistak ageri dira. Audioak “perfil arrazialetan” oinarritutako identifikazio sistemak daudela frogatzen du.