argia.eus
INPRIMATU
Morilloren “Gloria Mundi” gaztelaniaz kaleratu dute
2005eko apirilaren 20a
Fernando Morilloren Gloria Mundi eleberriaren gaztelaniazko bertsioa kaleratu du Abra argitaletxeak. Morillok iaz argitaratu zuen fisikari gazte bat protagonista duen nobela. Alga argitaletxeak, bestalde, Jokin Muñozen Bizia lo ipuin liburua plazaratu du gaztelaniaz.