Montxo Armendarizek zuzendutako
Obaba filmaren estreinaldiarekin zabalduko da
Donostiako Zinemaldiaren 53. edizioa. Irailaren 15ean proiektatuko dute eta Urrezko Kontxarengatik lehiatuko da. Filma Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan dago oinarrituta. Pilar Lopez de Ayala eta Juan Diego Botto dira aktore nagusiak.