argia.eus
INPRIMATU
Mondragon Taldeko sortzailea santu izendatzeko prozesua aurrera doa
  • Mondragon Taldea sortu zuen Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza santu izendatzeko egitasmoa aurrera doa.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 14a
Aurten beteko lituzke 100 urte Arizmendiarrietak. (Argazkia: Goiena).

Bederatzi teologok osatutako talde batek erabateko adostasunarekin onartu du ideia eta Jorge Mario Bergoglio aita santuak “aurten bertan” izendatu lezake Arizmendiarrieta santu Deiak jaso duenaren arabera.

Arizmendiarrietaren kanonizazio prozesua ikertu duen teologo taldearen erabakia kardinalen komisiora joango da orain. Kardinalek teologoen erabakia babesten badute, aita santuaren aurrean aurkeztuko dute. Santuak izendatzeko ardura aita santuak berak du.

“Teologoek erabakia aho batez hartu izanak oraindik gehiago indartzen du ebazpen positiboa izateko esperantza” Mondragon Taldearen iritziz. Aurten beteko lituzke 100 urte Arizmendiarrietak bizirik balego.