Mondragon Taldea sortu zuen Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza santu izendatzeko egitasmoa aurrera doa.
Bederatzi teologok osatutako talde batek erabateko adostasunarekin onartu du ideia eta Jorge Mario Bergoglio aita santuak “aurten bertan” izendatu lezake Arizmendiarrieta santu Deiak jaso duenaren arabera.
Arizmendiarrietaren kanonizazio prozesua ikertu duen teologo taldearen erabakia kardinalen komisiora joango da orain. Kardinalek teologoen erabakia babesten badute, aita santuaren aurrean aurkeztuko dute. Santuak izendatzeko ardura aita santuak berak du.
“Teologoek erabakia aho batez hartu izanak oraindik gehiago indartzen du ebazpen positiboa izateko esperantza” Mondragon Taldearen iritziz. Aurten beteko lituzke 100 urte Arizmendiarrietak bizirik balego.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Mondragon Korporazioak bost proiektu ditu esku artean erakunde israeldarrekin Ahoztar Zelaietak El Salton salatu duenez. Horren bidez hiru milioi euro inguru irabaziko ditu Mondragonek.
Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta... [+]
Abenduaren 11tik 16ra egingo dute greba. ELA sindikatuak adierazi du lan hitzarmenaren “estatalizazioa” dela "lan baldintza latzen" erantzule.
Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.
Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
ULMAko bazkideen %80k babestu du Korporaziotik irtetea, eta babes zabalarekin ere Oronak: %70 ateratzearen alde bozkatu du.
Abenduaren 16an egingo dute Ulmak eta Oronak Mondragon Taldetik irteteko bozketa, eta aurreko egunetan, Mondragoneko buruek EiTBren hedabide publikoen bidez mezu gogorrak jaurti dituzte bi kooperatiben jokabideaz: "Mondragon eurek gabe ere ondo joango da", adierazi du... [+]
Duela egun gutxi Ulmak iragarri bezala, Oronak ere ez ohiko batzarrean erabakiko du Mondragon taldearekin hemendik aurrera izango duen harremana. Hernaniko kooperatibak ere salatu du bere bazkideak "presioak" izaten ari direla eta "errespetua" eskatu dio... [+]
Mondragonek taldeko kooperatiba guztietara bidalitako dokumentu batean azaldu du zergatik bota zuen atzera Ulmaren eta Oronaren proposamena 2022ko kongresuan eztabaidatzeko. Ulmak haserre erantzun du, esanez Mondragoneko arduradunek “presio kanpaina” bat abiatu... [+]
HUN – HerriUni eta Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkarteak jardunaldia antolatu zuten martxoaren 5ean, Gernikako Astran. Bertan, Jabier Lertxundik hitzaldia eskaini zuen eta bere ustez “kontrajarriak” diren bi kooperatibagintza ereduak aztertu zituen:... [+]
Munduko kapitalismoaren eliteak joan den urtarrilean Suitzako Davosen egin zuen azken bileraz geroztik, erasoaldi ideologiko eta mediatiko bat antzeman dugu, sistema ekonomiko hori defendatzeko eta babesteko argudio “sozialagoak” erabiliz.
Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]