argia.eus
INPRIMATU
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk
  • Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 24a

Senatuan egin dute proposamena, “benetako demokrazia batek pertsona guztiek beren ideiak askatasunez adieraztea” bermatu beharko lukeela argudiatuta.

Estatuburuaren ospea babesteko aitzakian iritzi eta adierazpen eskubidearen aurka ezin dela egin dio Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, bi alderdi politikoek gogoratu dutenez: adibidez, “Estrasburgoko Auzitegiak dio erregearen irudiak erretzea kritika politikoaren esparruan sartzen dela, eta adierazpen askatasunerako eskubideak babesten duela”.

Juan Carlos Borboikoak bidaia egin berri du Galiziara, urteotan azaleratutako ustelkerien gainean ez du inongo azalpenik eman eta polemika iturri izan da bidaia.