argia.eus
INPRIMATU
Monarkiaren aurkako manifestazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan
  • “Borboiak kanpora, monarkia kanpora” lemapean mobilizazioak izan dira asteazkenean Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.

Mikel Eizagirre 2020ko abuztuaren 06a
Monarkiaren aurkako manifestazioa Iruñean. Argazkia: Eginklik

Espainiako errege emerituaren ihesaldiaren harira, monarkiaren aurkako mobilizazioak egin dira Hegoaldeko hiriburuetan “Borboiak kanpora, monarkia kanpora” lelopean. Espainiako bandera errepublikarrak eta ikurriñak hartuta zeharkatu dituzte Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko erdiguneak.

ELA eta LAB sindikatuek bat egin dute protestekin, baita EH Bildu, Ezker Anitza eta Ahal Dugu alderdiek ere.

Bilboko mobilizazioa. Argazkia: Miren Gorrotxategi

 

 

 

Iruñeko mobilizazioa. Argazkia: Eginklik

 

 

Gasteizko mobilizazioa. Argazkia: EH Bildu Gasteiz
Donostiako mobilizazioa. Argazkia: EH Bildu Donostia